ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Aspaldiko elkarteak

Estreinako elkarteek eskulangileen ermandadeak izan zituzten sorleku, bertako kideen aisialdia alaitzea helburu. Horien artetik, Unión Artesanak bakarrik dirau bizirik.

XIX. mendeko bigarren erdialdean Elkarte ugariren berri dugu Donostian. Sortu zen lehena eta garrantzitsuena “La Fraternal” elkartea izan zen, Puyuelo kaleko 11. zenbakian kokatua. Bere estatutuetan “jan eta kanta egiteko” bezala aurkezten zen baina  baita festa antolatzaile bezala ere. Horrela 1857. urtean, bazkideek emandako dirulaguntzekin, izaugarrizko zezenketa bat ospatzea lortu zuten, udan sortzen zen jai garrantzitsuen hutsunea betetzeko. Ramón de Navarrete kazetariak horri buruz honako hau idatzi zuen “ez dago aisialdia betetzeko adina jarduera eta egunak aurrera doaz, triste, lagunen noizbehinkako bisita edo zelaietara egindako txangoaz gain”. La Fraternal-ek bere egoitza suntsitu zuen sute bat jasan zuen eta sakabanatuta gelditu ziren bazkide ohiek Elkarte berri bat sortzea erabaki zuten, Union Artesana (1870 urtea).

Bi urte geroago “La Armonía” sortu zen, bere arautegiaren arabera, “bere bazkideei ahal den aisialdi eta distrazio gehiena ematea” helburu zuelarik.

Hiriaren garapen ekonomikoarekin batera Elkarte mutualista ugari sortzen dira hala nola Donostiako Arrantzaleak (1869), Neptuno (1878), Apirilak 1 (1879), Union Artesana (1880), Humanitaria (1982) edo Euskalduna (1893).  Hauen eginbeharrak mutualitateen administraziotik hareago zihoazten, elkarkideen formakuntza adibidez eta horregatik denek zuten libutegi bat bere egoitzetan. Bere elkarkideen “entretenimendu eta aisialdia” lortzea ere zuten helburu, beti legetik kanpo atera gabe, “zori jokoak” eta “eztabaida politiko eta erlijiosoak” debekatzen zituena.

Kañoietan (1900) elkartearekin beste ziklo berri bat irekitzen da, sukaldaritza funtsezko duena. Beste Elkarte Popular asko sortu eta martxan iraun zuten XIX. mendeko bukaeran. Urte haietan egunkariek Elkarteek prestatutako jardueren berri ematen zutelako dugu albiste. “Reunión de Amigos”, “La amistad” (1884), Oña, Oteiza, “La Unión” (1888), “El Edén” (1890), “Sociedad de Recreo”, “Donosti Zarra” (1896) eta  Gizartea (1898) batzuk aipatzearren. Honi esker badakigu haietako batzuk sukaldez horniturik zeudela, albiste baten batean “elkarkideek elkartean prestatutako bazkari oparoa jan ahal izan zuten” aipatzen zelako adibidez.

Zabaldu: