ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Hedapena Araban

Araban elkarteak ez ziren 1960. urterarte hedatu

ARABAN eta GASTEIZEN, lehenengo elkarteak 1960 urtearen iguruan sortu ziren, donostiarrak eredutzat hartuz. Lautada arabarrean hedatzen ari ziren enpresa gipuzkoarren langileek sortu zituzten hauetako batzuk.  Elkarte guztietan bezala, sorrera eta helburu desberdin ugari dituzte bere baitan. Jesus Barredo ikusarazten gaituen bezala aniztasun hau, eredua donostiarra izanda ere, arabar foralista eta atzerakoienetik (“Bitorianikoak”), aurrerakoieneraino, bi sexuen parte hartze asketik beto zorrotzeraino, Elkarte beraren barruan ere sortzen den nahaste-borrastea.

Donostiako elkarteek bezala, gasteizkoek ere “bigarren abizen” bat daramate bere jarduera (gastronomiatik gain) azpimarratzeko, hala nola, “kulturala”, “olgetarako” edo “kiroletarako”. Baina badago Gasteiztar elkarreratze honen bereizgarri bat, Andre Maria zuriaren jaietan parte hartzen duten blusa kuadrillen eta txarangetako partaideek denboran zehar laguntasuna mantentzeko lokal bat erosi eta sukalde batekin egokitzean datzana. Han bertan biltzen dira lapikada desberdin ugari dastatzeko: patata lapikadak, barraskiloak perretxikuekin, bakailao errezetak… Eta horrela, denak batera, beste jarduera batzuetara gehitzeko prest egoten dira, auzoko festa, kirol jardunaldi berezi edo mendira ateraldiak egiteko.

Emakumeen sarrera, beste tokitan gertatu den bezala ere, gai polemikoenetariko bat da dudarik gabe. Batzuetan, Ametz Elkartean adibidez, sukaldera eta barrara izan ezik beste edonora sartzeko baimena dute. Beste batzuetan, Gure Sukaldea kasu, egun edo ordu finko batzuetara murrizten dituzte. Bukatzeko badaude beste batzuk inongo oztoporik jartzen ez dituztenak. Hau da Elkarte arabarrek helmugatzat aukeratu dutena, beste lurralde guztietan bezalaxe.

Zabaldu: