Elkarteen sorrera
Sagardotegia ez ezik, talde bakoitzak tabernaz taberna bueltaka ez ibiltzearren bere lokala edukitzeko nahia ere badatza elkarteen sorreran.
Lehen aroa
Harresien eraispenaren aurretik biztanlegoak ez zuen lekurik hiriaren barruan, estu-estu bizi ziren. Etxe bakoitza altueraren arabera banatzen zituen biztanleak ganbaretan eta goiko pisuetan klase social baxueneko pertsonak betetzen zituzten. Eguneroko bizitzan klaseen arteko lotura espontaneoak sortzen ziren etxean bertan (eskailera, ate edo etxe barruko gauzetarako) edo kalean ( Plaza Berriko portaletan, sagardotegian ala tabernan). Kortazarreko Zabalgunean sortzen den hiri berriak biztanlegoa klase sozialak hirian zehar segmentatzen du. Hortik aurrera argi eta garbi bereizten dira klase altu eta baxuak, baxuenak hiriko kanpoaldera bultzatuz.
Egoera honetan burgesiak eta maila altuko turistek (garai hortako maila bakarra) aisialdia leku esklusiboetan pasatzen zuten denbora, Kasinoan eta kafeetan adibidez. 1876 eta 1885 artean 14 kafe berri ireki ziren Donostian era hontako lekuen eskaera asetzeko. Bitartean, maila xumeko jendea sagardotegi eta tabernetan ibiltzen jarraitzn zuen.
Sagardotegiak etxe batzuetako sotoetan egoten ziren, kalera eskailera mehe eta aldapatsu batekin konektatzen zirela. Lekua ilun eta freskoa zen kaletik sabai-lehiotik sartzen ziren argi izpi gutzi batzuekin argituaz bakarrik. Horrela itzalpetan geratzen ziren sagardo kupel itzelak. Barren barrenean ikatzarekin sua egiten zen portutik ekarri berritako sardinak erretzeko. Baina hiri barruko sagardotegiak desagertzen doaz ardoaren kontsumoaren igoerarekin eta sagardoa naihago zutenek kanpoaldera jo behar zuten bere bila. Horrela hirian tabernak geratzen ziren bakarrik, 73 1870. urtean eta 106 1882. urtean. Udaletxeak, bizilagunek eskatuta, araudi zorrotz bat jarri zien ordutegiei sobilizazio aukerak murriztuz.
Egoera honek Elkarte Popularren jaioera (eta zabalketa) eragin zuen. Elkarte bat sortzearen abantailak ugariak eta garbiak dira. Hauetan kidetasuna sakondu egiten da, ez dago nagusi edo jaberik, elkarkide guztiena da eta inork ez du aurpegi txarrik jartzen arratsalde batean ezer edaten ez baduzu, sagardotegian edo tabernan bezala. Edariak merkeagoak dira irabazi ekonomikorik lortu nahi ez delako, ez dago jendetzarik ezta ordutegien kontrol publikorik ere… Gainera, Elkartean sentimendu eta zaletasunak elkarkideen artean sustatu daitezke, kirol, benefiko edo kulturaletan adibidez.
Horrela ulertzekoa da Elkarte Popularren gorakada urte haietan.
Beranduago
Esan daiteke Elkartean eguneroko tentsioak aldentzeko talde terapia bat eratzen dela. “Elkarte Popular” izendatu daitekeen sistema honen abantailak gaur egun bizirik diraute. Gertatzen dena da orain protagonistak eta zergatiak desberdinak direla. Helburua Danborrada bat sortu, Ihauterietan parte hartu, kanpoko kultur bat gogoan edukitzen jarraitzea (Eskualdeko etxeak), taldeen arteko erlazioa sakontzea (Elkargo profesionalak eta klub handiak) edo errealitate sozio-politikoa azpimarratzeko (esker abertzaleko elkarteak). Helburu hauek bata besteekin gainjarri eta batu egiten dira, mota desberdin askotakoak, baina eslkarbizitza beste guztiaren gainetik jarriaz, beti ere sukaldaritzaren inguruan. Askorentzat hau da helburu bakarra. Lanbide edo adina kontuan eduki gabe, harremanak oztopatzen dituen oztoporik gabe, eguneroko tentsioak arintzea talde terapia bat garatzea.
Zabaldu: