ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Hedapena Bizkaian

Bizkaian elkarteak txoko bezala ezagutzen dira

Bilboko arkitektura, hirigintzan, modan, diru korronteetan, kiroletan eta, egia esan, hiriko esparru guztietan Inglaterrarekiko mimetismoa nabaria zen XIX. mendearen azkenaldian. Ez da harritzekoa, orduan, lehenengo bilera talde eta tokiak klub ingeleren antzera sortzea. Donostiako Elkarte popularren alderatuz hauek izpiritu klasista sendo bat mantentzen zuten. Kañoietan edo Ollagorran artisaua eta industrialaria, nagusia eta langilea edota merkataria eta arrantzalea elkar egoten zitezkeen lagun giroan. Klub bilbotarretan berriz burgesiaren gotorleku ziren, behe mailakoentzat debekatuta, hiri-inguruetako tabernetan denbora pasatzen zutenak etxera bueltatu aurretik. Honek azaldu dezake Bilbon Elkarte tradizionalek eduki zuten garapen urria.

Beste Bizkaia osoan berriz, txokoak gerra zibilaren bukaerarekin bat irekitzen hasi ziren eta gipuzkoarren erara. Luraldean zehar banaketa nahiko irregularra dute baina ekialdean gehiago biltzen dira, Gipuzkoako mugan hain zuzen.

Zabaldu: