ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Hedapena Nafarroan

Ohiko elkarteak ez ezik, Iruñan badaude deritzotenak, hainbat jarduera sustatzen dutenak.

Elkarte popularrak jatorri eta bihotz euskalduna dutelaren froga garbia dugu NAFARROA.  Eskualde euskaldunetan oso ugariak diren arren hegoaldera goazen heinean kopurua murrizten doa eta gainera gastronomiatik kanpo dituzte bere jarduera nagusiak. Baztango, “Cinco Villas”-eko eta Sakana-Barranka-koak dira Donostiar eredua hobekien jarraitzen dutenak, hogeitamartik gora izanda. Beste puntan, berriz,  Ronkal, Salazar eta Sanguesako bailarak dauzkagu, bost Elkarte batzen dituzte denen artean. Tafalla, 11.000 biztanlekin bakarrik, baditu 17 Elkarte eta nahiz eta herrian gazteleraz hitz egiten den ia bere osotasunean, kasu guztietan, lautan izan ezik, izen euskaldunak dauzkate: Eskal, Mutilzarrak, Zubiartean, Atari Berri, Kandaraitz, Larrain, Turranbal, Alkartasuna, Ordoitz...

Iruñean, Elkarte tradizionalez gain, badira beste motatako elkarte batzuk ere, ez dutenak sukaldartitza hain zehazki lantze, baina ez dutenak ere alde batera uzten, bereziki Sanferminetan. "Peñas de mozos" izenarekin ezagutzen dira. Denek daukate bere egoitza eta urtean zehar ekintza kulturalak, kirol eta festak prestatzen dituzte, afariak ohiz antolatuz, ohitura onak ez galtzeko.

Nafarroako Elkarteetan, beste lurraldetakoetan bezala, emakumeekiko zabalketa prozesu geldiezinarekin hasi ziren aspaldi. Zaharrenetan araudia aldatzen doa. Berrienetan hasieratik baimentzen da emakumeen sarrera.

Zabaldu: