Donostia azkenengo 25 urteetan
Arestian aldaketa asko. Azpimarragarrienak: auzo berrietan elkarte berriak, bestelako jarduerak urritu, danborradetako partaidetza eta emakumearen presentzia, goraka
Elkarte bakoitzaren deskribapenean bere sorreraren zergatia eta pixkanaka eduki duten bilakaerari buruz berri ematen dugu. Horrela laburtuko dugu:
Azken urteotan sortutako Elkarte asko auzo eta unrbanizazio berrietan sortu dira bertako bizilagunen artean erlazioa sortu eta zerbitzu emateko. Altzan, Intxaurrondon, Bidebietan, Amara Berrin eta Ibaetan biltzen dira gehienak.
1980 eta 1990 bitartean ideologia abertzalea duten Elkarteak sortzen dira auzo bakoitzean, festa eta euskal kulturaren inguruan ekintza ugari garatzen dituztenak.
Danborrada talde bat osatzeko nahia Elkarte ugariren jatorria izan da. Lehendik taldea ez zuten aspaldiko elkarteak ere festara gehitu dira azken urteetan. Hurrengo taula hontan ikus dezakegu Elkarte gehienek Danborrada taldea dutela eta hauek kopurua osoaren gehiengoa osatzen dutela.
Elkarte kopurua : 100 baina pixkat gehiago
Danborrada taldea duten Elkarte kopurua: 72
Danborrada kopurua: 97
- Eskualde bakoitzeko Egoitzak nabarmen sendotu dira haien erkidegoetatik jaso dituzten dirulaguntzei esker. Aipatzekoa da azken urteotan egoitza berriez hornitu direla, erosotasun guztiekin, Gune Burgalesa, Extremadurarra, Elkarte Errioxarra eta Casal Kataluniarra.
- Gizatalde profesional askok berezko Elkarteak sortu dituzte “elkarkideen arteko harremanak sendotzeko”. Kotxeras, Kursaal edo Ernio kasu.
- Eragile bera izan dute klub haundi batzuek, Tenis-a, Argazkilaritza edo Antiguokoa adibidez, ala nola bi Jubilatu etxek, Kai Aldek eta Gure Kabiak.
- Mugimendu edo oinarri erlijiosoarekin sortutako Elkarteek (Gurea, Kresala, Lagun garbiak, Salletarrak) ez diraute bide horreatik jadanik.
- Kirol, kutural, jai eta ongintza arloetako ekintzen etengabeko murrizpena nabaritu daiteke. Aspaldi, Elkarteek Administrazioak uzten zituen hutsuneak betetzen zituen baina, gaur egun, auzo bakoitzak baditu bere polikiroldegia, bere igerilekua eta kulturetxea, arlo bakoitzeko irakasleekin batera. Horrela ez den lekuetan klubak sortu dira Diputazio eta Udaletxearen Laguntza ekonomikoari esker. Ala ere Elkarte askok auzoko festetan, kiroletan eta aktibitate kulturaletan hartzen dute parte.
- Gero eta gehiago erabiltzen ditugu Elkarteak eguneroko gatazka eta arazoak alde batera uzteko, bilkune batean bihurtuz. Sukaldea da, oraindik ere, Elkarte popularren muina.
- Otordu eta ospakizunetarako ez dago Elkarte batera joatekorik. Jatetxearekiko prezioen abantaila du, ordutegi malguagoa eta gerturatu direnen arteko intimitate maila handiagoa. Ohizko sagardotegia baina erosoagoa da eta gainera, gaur egun, emakumeek sartzeko ere ez dago arazorik.
- Emakumeena da aldaketarik nabarmenena. “Emakumeak eta Elkarteak” sailean aztertzen dugun bezala arautegia oso anitza da baina geldiezina da oztopoen murrizketa baita Elkarte tradizionalenetan ere. Azkenaldian sortu direnetan gehienez sukaldea gizonezkoentzat erresebatzea iristen dira. Askotan emakumeak bazkide izan daitezke eta batzuetan lehendakari dira ere.
- Janari buruz hitz egiten ari garela ezin dugu aipatu gabe utzi Gastronomia Euskal Kofradia. Hitzaldi, klase eta sukal lehiaketak, ardo eta txakoli dastaketak, elikadura ikerketak, gastronomía jardunaldiak, izugarrizko boletín informatiboak eta beste mila ekimen, hauek dira bere bereizgarriak..
Ikusi ditugun puntu hauekin Elkarteen bilakaera aztertu dugu azken urteetan zehar.
Zabaldu: