Gastronomia elkarte popularretan
Kalitate handiko gastronomia elkarteetan
Etxe edo jatetxe eta Elkarteen artean egiten del sukaldean ea alderik zegoen orain dela 25 urte Elkarte Gastronomikoei buruz argitaratu zehen lehen liburuan aztertzen zen jada. Guk, horrela dela pentsatzen dugu eta gure iritzia orain azalduko dikizuegun arrazoietan oinarrituta dago. Elkarte anitz eta ugarietan bazkaldu eta afaldu ondoren guk xarma berezi bat bereizten dugu, prestakuntza dotorea eta atzean lan asko dituela somatzen da plater bakoitzean.
Gaur egun etxekoandreek ez dute saltsa gozo bat edo lapikada eder bat prestatzeko behar den adina denbora. Emakumeak gero eta geihago egiten du lan etxetik kanpo eta gainera aisialdirako ere beste aukera batzuk baditu. Prezio onean jan daitekeen jatetxeetan geihentan menu topiko eta finko xamarrak izaten dituzte eta garestietara ezin gaitezke nahi adina joan. Elkarteetan, berriz, elkarkideak bere aisialdian eta gogoz prestatzen du jana, behar den denbora erabiliz eta patxadaz, gaur egun etxekoandreak prestatzeko denborarik ez lukeena eta sukaldariei errentagarri aterako ez litzaiekena.
Nestor Lujan gastronomoak zioen, Elkarteei buruz “elkarteetan egiten den sukaldaritza erabiltzen diren produktuen kalitatean eta hobezintasunean du oinarri ia bakarra, goi mailako sukaldaritzako trikimailuen beharrik ez du”. Eta hala da. Elkarteetan lehengaiak urtean zehar banatzen direla, “bakoitza bere momentuan” eta “produktuek direnaren zaporea eduki behar dute” printzipioak jarraitzen dira. Hau da, prestakuntza xumea, nahasketarik gabea. Sukaldaritzak lehengaila aldarrikatu behar du eta ez hau ordezkatu.
Elkarteetako sukaldaritzaren beste bereizgarrietako bat bere jatorria da. Gehienbat autoktonoa den sukaldaritza da eta ahoz ahoko tradizioz iritsi zaiguna orain erezetario guztiek jaso arren. Hau arraietan oinarritzen da, lapikoetan ondo egindako saltsetan zaporea hartutakoak baina tamalez gero eta urriago eta garestiagoak bihurtzen ari direnak.
Kuadrilla geihenek badute sukaldari aditu bat suen artean arratsaldea pasatzen dena. Afaldu ostean egiten dieten estimua eskertzen dute eta horrekin nahiko izaten dute.
Zabaldu: