ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Donostia XIX. eta XX. mendeen artean

Ekonomia sendo eta aniztua euskailu, etengabe garatzen ari den Donostia horretan agertu ziren elkarteak

Eragile asko izan zituen urte haietako ongizateak. Kortearen udako etebizitza izatea, portua, kasinoa, kolonien galera… 1863. urtean, harresien eraisketen ondoren hiria zabalgune xarmangarri eta armoniko batera hedatu zen, turismo, komertzio eta industria txikiari esker aberastatutako sortuberria zen burgesiaren bizileku.

Hona hemen eragile bakoitzaren azalpen labur bat:

Donostiak Kortearen udako etebizitza berriro izatea lortu zuen, Maria Kristina erregina erregentearen 1887. urteko bisitaren ondoren. Honek ondorio onuragarri ugari izan zituen bai promozio mailan eta baita inbertsio eta maila altuko bisitarien kopuruan ere.

Kasinoa: Urte berean, 1887an, Kasinoa zabaltzen da, beste hirietan debekatuta baina Donostian baimendutakoa dirutzak iparraldeko kostalde frantsesaldera alde egin zezan sahiesteko. Kasinoak donostiako udak kronikoki sufritzen zuen ospakizun falta bete zuen eta gainera sortutako mozkinen zati haundi bat hiriko eraikuntza garrantzitsuetarako erabili zen.
Portua: Izugarrizko garrantzia zuen aberastasun sortzaile bezala bai salerosketarako baita arrantzarako ere.

Kolonien galera: Kuba eta Filipinetako independentzia, gerra odoltsu batzuen ondoren 1898. urtean eman zen. Urte batzuk lehenagotik euskal emigranteen partetik diru ekarrera haundia eman zen hiriruntz, Donostian proiektu asko osatzeko beharrezkoak izan zirenak, hiria handitu ahal izateko.

Guzti horretgatik Donostiak ekonomia aurreatu eta sendo batez gozatzen zuen, sektore bakar batean kontzentratu gabe. Alde batetik inguruko industria zeukan. Beste aldetik hirugarren sektorea, saltoki, denda, ostalaritza eta finantza arloko jardueraz elikatzen zena. Urtero kalitatezko hotel eta saltoki espezializatuak irekitzen ziren. Gipuzkoako garapena, ekonomikoki, demografikoki edo urbanistikoki pixkanaka eman zen, Bizkaian eman zenarekin alde handia zuena.

Testuinguru sozio-ekonomiko honetan hasi ziren sortzen Elkarte Popularrak.

Zabaldu: