ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Elkartearen ezaugarriak

Elkartean sukaldea eta ardandegia izatea, bazkideek auto-zerbitzuan jardutea eta, ordaintzeko unean, bazkideak bere burua kontrolatzea

Gastronomi Elkarteen ezaugarri nagusia kideei gastronomian oinarritutako solasa eta atsedena eskaintzea da. Horretarako lokala gero ta instalazio erosoak izaten ditu adibidez erabilera libreko sukalde ta ardandegia.

Sukaldea ta ardandegia arduraz prestatuak izaten dira edozein kide asteko kuadrillako afaria presta dezadan edo norberak partida aurreko askaria presta dezadan. Gastronomi elkartea munduko lehenengo self-service izan zen. Edozein kideak har dezake apaletatik edo armairutik janaria prestatzeko behar duen guztia: Kazola, padera, mahai-tresnak, platerak, baxera, olioa, gatza, kontserba potoak, sagardo eta mota guztietako ardo eta likoreak. Noski janari galkorrak, haragi, arrain edo barazkiak, aurrez merkatuan erosi izan dituela. Arduraz ta presa gabe legatza garbitu ta patatak prestatuko ditu. Paderan ta su leunarekin baratxuria gorritzen da. Esku adituekin salda nahasiko du loditzearren, irinaren errekurtso errasa alde utzirik. Beste lapikoan arrain zopa irakiten du kaiku batean entsalada gatza gehitzen zaion batera. Mahaian, garaiz iritsitako lagunak zerbitzatzen dira tomateen heldutasuna, zoparen puntu zehatza ta legatzaren freskotasuna laudatzen dituztela, sukaldaria apaltasunakin eskertzen ditu hitz eder hauek  zeinek sute aurrean iraganako dembora luzea orekatzen dituztenak.

Afaria bukatzean eta mus partida hasi baino lehen, detailerik ez ahaztu arren , kidea zerrendan idatziko ditu despentsa eta ardandegitik hartutako guztia. Batuketak egingo ditu eta jankide bakoitza ordaindu behar duena aterako du. Merkatuan ordaindu duena kenduko du eta emaitza dirua zerrendarekin bat, horretarako prestatua dagoen buzoi batean sartuko du.


Aurreko azalpenan Gastronomi Elkarte batetako ezaugarriak aurkestu izan dira. Hauek dira: a) Sukalde ta ardandegi edukitzea. b) Kideen autoserbitzua c) Janariak prestatzen dituena dohan egiten du lana d) erabilitako gauzen ordainketaren control bakarra kide bakoitzaren kontienzia da.


Giltza da kide arteko konfidantzaren beste adierazgarritasun bat. Edozein kide elkartearen giltza edukitzeko zuzenbidea dauka, beraz nahi duenean elkartean sar diteke ordutegirik gbe.

Nola sistema elkarrekiko konfidantzaz oinarritzen den, bidezkoa da kide berrien sarrera zorrozki kontrolatzea. Bertako kidee batzuk abala eman behar dute, ezezko botuaren eskubidea dagolea edozein kidegaia atzera botatzeko posible eginik.

Elkarte gehienak bere kide kupoa beterik daukate. Kidegaiak itxoin zerrendak osatzen dituzte. Elkarte bakoitza sartzeko arauak ezartzen ditu, normalean eskaera egindako datan oinarrituak. Badira behin-behineko kideak onartzen dituztela, hauek ez dute giltza edukitzeko eskubiderik. Besteetan hildako kidearen semeak lehentasuna izaten du. Badira ohorezko kideak hautatzen dituztenak elkarte-arekiko meritu bereziak egin ondoren. Jubilatuen situazioa era askotakoa izan daiteke, kuotak ordaintzeko-salbuespenak direlarik , kuotak murrizten ditztenak edo kuota osoa ordaindi behar dituztenak.

Gure elkarteak gizartearekin bat egiten dute horregatik haiei bereizten dituzten ezaugarriak gizarte aldakuntzekin batera mugitzen dira. Azken urteotan gastronomi elkarteak sortu dira elkarte profesional ta kirol arloetan zeinek kide asko zenbatzen dituztenak. Adibidez Real Club de Tenis, Ernio (Goimailako Injineruen Elkargoarena), Kursal (Injineru Teknikoen Elkargoarena) edo Cocheras (Donostiako Tranbia Kompainiaren langileena). Elkarte hauetan ez da posible zembait arauak apikatzea adibidez “kide bakoitzerako giltza” ez da “ardandegi erabilketa askea”. Erabilera diferenteak behar dira kasu hauetan adibidez plaza ereserba-rekiko edo abono ordainketa-rekiko.

Elkargoarekiko lelo edo uste arrunta     bere izaera demokratikoa da, esaterako elkarteen barruan mota guztiretako jendetza harreman izaten dituztela lanbide edo gizarte etorrera kotutan hartu gabe. Alde zaharrean eta bereziki beste garaietan hau egiazkoa zen. Donostiko burgesia kai inguruan fundatutako elkarteak  Ollagorra, Euskal Billera, Illunpe, Aitzaki, etb – artisau, dendagile txikiak, arrantzale, kaiako langile, abokatu edo medikuak hartzen zituzten. Noski mahai bakoitzan kaodrilla bana edo afinitatearen arabera osatzen ziren. Hala ere Elkarte popularren fenomenoa gizarte donostiarrraren demokratizazioari lagundu zuen clase eragozpenak lausotuz.

Demobra pastzean faktore berriak ageri dira errealitate ezberdinak sortuz. Esate baterako elkartearen kokapena. Auzoa langile izanik eta bere bizilagunak kampokoak izanik – Alza auzoko elkarte batzuetako kasua – bere kideak ezaugarri hauetakoak izango dira. Alderantziz Antiguoko zabalgune aldean sortutako elkarteko kideak diru asko kosta diren etxeak erosi izan dituzten lagunak dira.

Elkarte popularren beste ezaugarri bat emakumeen presentziarekiko ukatzea da, eta arlo honetan da non aldaketa sakonenak sortu diren. Ezagutzearren hurrengo sekzioa “Emakume eta elkarteak”  bisitatzea animatzen zituztegu.

Zabaldu: