ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Aldabe

Aldabe Sociedad Gastronómica

Mapa de Ubicación

Gerra zibila bukatu ostean, desagertutako beste elkarte batzuen partaideekin sortu zen. Kirola izan da beti bere helburua eta arrakasta haundia izan dute hortan.

  • Irun (Gipuzkoa)
  • Calle Sargia
  • 1947
  • Javier Mª Cortijo Rodriguez

Historia

Bere lehen izena Aldabe Pilota elkartea izan zen, gerra zibilaren aurreko beste elkarteetako kide batzuek sortua: Etxeki- Gorria, Txolartieta eta hainbat geihago, Aldizka, Urpiain, Urgain, Nakuas, Txapelaundis eta Andar Andar adibidez. Sortu zenetik azken urteetara izandako lehendakariak hauek dira: Manuel Echeveste Galfarsoro (1947-1948), Jaime Mancisidor Lasa (1948-1952), Ricardo Rodriguez Rodriguez (1952-1955), Guillermo Sunsundegui Martiarena (1955-1957), Luis Gal Orendain (1957-1961), Francisco Alday Sarasola (1961-1966), Jose Labandibar Echegaray (1966-1974), Pedro Icardo Elizalde (1974-1976), Carlos Galdos Fernandez (1976-1978), Javier Amadoz Rilova (1978-1984), Juan Jose Lersundi Donado (1984-1987), Federico Echeveste Arruti (1987-1991), Jose Miguel Abad Amiano (1991-1993), Francisco Legorburu Amunarriz (1993-1996), Javier Amadoz Rilova (1996-1998), Manuel Jose Delgado Gutierrez (1998-2005), Javier Mª Cortijo Rodriguez (2005).

Bere ezkutua ALDABE izena darama goikaldean eta diagonalki zatitua dago bi zatitan. Goi ezkerraldean San Marzialeko ermita ikus daiteke, Peña Aldabe-ren gainean dagoena eta behe eskuinaldean zesta punta bat, pala luze bat eta eskupilota bat atzekalde txuriarekin.

Elkarte honek kirolari garrantzitsuak eduki ditu: Juan José Lersundi, eskupilotan mundialista 1970, 1974 y 1978. Urteetan, brontze domina Mexikoko Olimpiadetan eta zilarra 1970. urteko mundialetan. 1959 eta 1960 urteetan Txirrindularitza talde afizionatu bat eduki zuten nun José Errandoneak aipatzekoak diren Bidasoako vuelta irabazi zuen 1959-an eta Nicolás Iparraguirre eta Miguel Mª Lasarekin batera irabazle Espainiako regio txalpetan.

Elkarte honetan "Caballero del Deporte" titulua eman zaie besteak beste: Dortor Echevarren, Miguel Indurain, Javier Iruretagoyena, Bishio Gorriz eta Juamma Garate-ri. Gainera bisitari ilustre asko ere pasa dira egoitzatik, Vazquez Diaz, Bienabe Artia (Margolaria), Gregorio Marañon (Doktorea), Camilo José Cela (Idazlea), Luis Mariano (Abeslaria) eta Atano III (Pilotaria).

Gaur egun Irungo beste elkarte batzuekin anaituak daude: Atseguiña, Kurpil Kirolak, Jostallu, Irungo Euskal Kirolak, Los Perolas, Cofradía del Salmón, Danon Artean, Elizatxo, Kateko, Antiguos Alumnos de la Salle, Casino de Irún eta Hondarribia-ko (Goxoki), Hendaya-ko (Gaztelu-Zahar) eta Donostia-ko (Ollagorra) elkarte batzuekin ere.