Bertsolari
Larratxo auzoan Bertsolari elkartea jatorri guztietako jendearen elkargune da
- Donostia-San SebastiƔn (Gipuzkoa)
- Paseo Larratxo
- 1980
Historia
Bertsolari Txirritako atzealdean kokatutako elkarte hau 1980ko Martxoak 19-an osatu zen. Urte haietan, sortu berri zen Larratxoko auzoa ez zituen oraindik zerbitzu eta errepide egokiak. Eraikuntza planaren ondorioz biztanleria biderkatu eta egoera eta paisaia asko okertu zen auzotarrentzat. Auzotarrek egindako iniziatibei esker egoerari buelta bat ematea lortu zen.
Iniziatiba hauen artean Bertsolari zegoen, beste elkarteen antzera arautua, emakumeak sukaldera sartzeko debekua barne. Bertsolari auzotarrei bilgune bat eman zien. 120 elkarkidek osatzen dute elkartearen parte eta itxarote-zerrenda luzea du, Larratxon jende ugari bizi delako.
Ezin ahaztu Larratxo Fundazioa, egoera larrian dauden gazteentzako pisuekin eta Harrera etxearekin. Eduardo Agirrek jarri zuen martxan eta han bertan aurkitzen da, eraikuntza berean.
Elkartea auzoko festetan laguntzen eta, beste batzuen artean, Larratxora buelta txirridularitza proba prestatzen du. Sukaldari on sako dituztelaren fama hartu du Joaquin Garcia edo Eugenio Arevalo adibidez. Pelegrin Gonzalez da berriro elkarte buru.