ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Artzak Ortzeok

Gastronómica Recreativa, Cultural, Benefica y Deportiva "Artzak Ortzeok" Gastronomía, Jolas, Kultur, Ongintza eta Kirol Arloko "Artzak Ortzeok"

Mapa de Ubicación

Elkarte honetan Intxaurrondoko Aste Gastronomiko paregabea sortu zen. Gastronomiaz asko dakite hemen

  • Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Calle Intxaurrondo
  • 1921
  • 176
  • Ramon Iturripea Souto

Historia

Elkarte honen bitxikeria bezala bere izena elkarte guztien artean luzeena dela aipatu dezakegu, bai euskaraz (Gastronomía, Jolas, Kultur, Ongintza eta Kirol Arloko "Artzak Ortzeok") eta baita gazteleraz (Gastronómica Recreativa, Cultural, Benefica y Deportiva "Artzak Ortzeok") ere. Iñaki Uranga, bere lehendakariak, izenaren jatorria azaltzen digu: “Aurreko mendearen hasieran Arzak jatetxearen ondoan Langileen Mutualidadearen xede zena. Sindikalistak zentrura lekualdatu zirenean Juan Mari Arzak-en aitonariagur esatera joan zirenean “Artzak, ortzeok” esan zioten, lokala aprobetxatu nahi bazuen hor zuela esanez bezala.

Elkarteak 176 elkarkide biltzen ditu, kuotarik ordaintzen ez duten 51 jubilatuez gain. San Rafael-eko Neska Itsuak elkarkide honorifikoak dira. San sebastian egunean elkarteko danborradak San Rafalen erresidentzian geldialdi bat egiten du eta gero bere bidea jarraitzen du, beste bost geldialdi egiten dituzte geriatriko, asilo eta abegi zentruen artean.

Emakumeek sarrera librea dute baina elkarkide batekin joan beharra dute.

Elkarte honetan sukaldaritzak zentzu berezi bat hartzen du. Pello Garcia Amiano-ren eskutik elkartean Itxaurrondoko Aste Gastronomikoa aurrera eraman zen. Eguna iristen denean Elkartearen egoitzan denetarik prestatzen da: Hitzaldiak, erakusketak, sukaldaritza lehiaketak…

“Bakailuaren elkartea” izenarekin ezagutzen da. Ez da beste inon gure sukaldeen errege den ur hotzeko arrai hauen errezetak zaintzen. Plater ezin hobea, bereziki elkarteko espezialistek prestatzen badute, Vicente Uruñuela, Jose Manuel Arratibel edo Pello García Amiano bera.