ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Ardatza

Sociedad "Ardatza"

Mapa de Ubicación

Pascual Marin argazkilari ezagunari zor dio gehientsuena Ardatzak: berak eman zion bizitza, herri gisa funtziona zezan

  • Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Fermin Calbetón
  • 1929
  • 110
  • Iñaki Lazkano

Historia

Ardatza elkartea Donostiako hiriak bertakotzat hartu zuen Pascual Marin argazkilariari zor diogu.

Hau Tudelan jaio zen 1893an eta donostira joan zen bizitzera 1914. urtean. Oso gazte zela bere argazkilaritza estudioa sortu eta “Novedades” eta “El pueblo vasco” aldizkarientzat egin zuen lan. Donostiako hiri eta ohituren maitalea Euskal Billeran sartu zen eta handik gutxira Elkarte berri bat sortzeko asmoa hartu zuen baina besteek ez zuten bereizgarri batekin. 1929-an baimena lortu zuen "Sociedad del Pueblo de Ardatza" sortzeko eta Udaletxe baten antzera antolatu zuen. Herri batean bezala lehendakaria Alkate, alkatearen laguntzaileak komisio bakoitzaren buru eta kontzejalak (juntako beste ordezkariak).

1932. urtean elkartea gaur egungo egoitzara mugitzen da, Fermin Calbeton kalean. Pascual Marin Donostia eta gipuzkoako jende eta paisaiei argazkiak ateratzen jarraitzen du. Urte hartan "Lo admirable de Guipúzcoa" liburua egin zuen bere artxiboko argazkirik onenekin. Elkartea apaintzeko Pascual-ek herriko plaza batean pentsatu zuen. Gaur egun, 80 urte geroago sarreran udaletxe txiki bat ikus dezakegu, telefonoaren kaseta eta farola batzuekin.

Ardatza elkartearen baitan beti egon da sukaldaritza eta ondo pasatzea. Oso ondo janten da hemen. Pascual Marin bizi zen artean pertsonai ospetsu asko pasa ziren hemendik. Berak mundo guztia ezagutzen zuen eta Elkartean egiten zien harrera. Hemen egon ziren, besteak beste, Paulino Uzcudun, Marcos Redondo eta Hamabostaldian jo zuten beste asko. Baina bereziki toreolari asko, Marini asko gustatzen zitzaiolako festa hori.

Elkartean gaur egun 110 elkarkide dira. Emakumeen sarrera librea da, ostiral arratsaldetan izan ezik.