Baso-Etxea
Sociedad Cultural y Recreativa "Baso-Etxea"
Atotxa Erreka elkartea bezala, Danborrada medio sortu zen Antiguako hau ere
- Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
- Juan de Garay
- 1985
- 135
- Manuel Azarola
Historia
Oro har, lehendik sortutako elkarte baten bidez antolatu ohi dira danborradak. Bazkideak haren azpiegituraz baliatzen dira: lokala, entitate juridikoa edo talde bizitza. Horri esker, dena errazagoa da. Baso-Etxean, ordea, kontrakoa gertatu zen.
1981ean, lagun talde bat –gehienak Heriz pasealekuan eta Matia kalean bizi ziren– danborradan atera ziren, garai hartan Peña Cilveti elkartea egoitza gisa erabili zutelarik.
Bi urte inguru eman zuten taldea osatzeko gestioak egiten, uniformea aukeratzen eta dirua bilatzen. Gogoko oroigarria da lehen danborrada hura. Antiguatarra izanik, Jesus Maria Alkain alkateak bandera igo zuen. Orduan, elkartea sortzeko ideia sortu zen; horretarako, Juan de Garai kalean lokal egokia aurkitu zuten. Hori txukundu ondoren, 1985eko martxoaren 24an zabaldu zen Baso-Etxea.
Gaur egun 135 bazkide ditu, bai eta 25 erretiratu ere. Emamumeek sartzeko eskubidea dute, sukaldean izan ezik.
Gainera, elkarte honetan, ekintza ugari egiten dira urtean zehar:
- San Sebastian bezperako afaria
- Danborrada
- Ardo dastaketak
- Ihauteriak
- Elkartearen urtehurrena
- Garagardo festa
- Mus txapelketa
- Santo Tomas festa
Informazio gehiago hemen: www.basoetxea.es