ITXI ×

Cookien informazio garrantzitzua

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zerbitzu hobe batentzako. Hauek honartzen dituzula ulertzen dugu jarraitzen baduzu.

Aizepe

Sociedad Gastronómica y Cultural "Aizepe"

Mapa de Ubicación
  • Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Virgen del Coro
  • 1924
  • 200
  • Alberto López Blanco

Historia

Aizepe elkartea donostiako etxebizitza zaharrenean kokatzen da. San Vicente eta Santa Maria Elizak eta San Telmo museoa (lehen Dominikuen monasterioa) dira eraikuntza zaharrago bakarrak. Etxe hori “holandarrena” izenarekin ezagutzen zen XVII. mendean han aurkitzen zelako herrialde hartako salerosketen xedea, portutik gertu. 1813 Abuztuaren 31-kan egon zen sutean iparraldeko (zenbaki bikoitiak) etxebizitzak bakarrik gelditu ziren erre gabe, hau barne.

Kaiaren inguruko elkarteak, burgesiak sortu arren, ekonomikoki eta sozialki arrakastatsuak izan ziren portuko salerosketen bezeroen eta batez ere arrantzaleen artean egindako salketei esker. Horrek argitzen du izugarrizko kontsumoa, sagardo kontsumoa batez ere, aktatan batzuetan horrela islatzeaz gain. Aizepe era tradizionaleko elkarte bat da arau eta funtzionamenduan. 200 elkarkide dira (Mikel Laboa haien artean) eta 40 elkargaien itxarote-zerrenda. Antolatzen dituzten jardueren artean Sukaldaritza ikastaroak daude elkartearen lagunei ere eskeiniak. 2005 urtean Aloña Berri tabernan, Grosen, lan egiten duen Pablo Vicari sukaldari profesionalak eman zituen adibidez.

Sukaldari hau estatu mailako pintxo lehiaketa irabazi zuen.

Argazkiak