Jakinak diren Mediterraneoko dietaren onurei (osasun kardiobaskularra, gizentasunaren prebentzioa …) diabetesaren prebentzioa gehitu behar diogu. Horrela ikus daiteke islatua Naffarroako Unibertsitateak egin duen ikerketa baten ondorioetan.
Ikertzaileen lana 4 urtetan zehar13.280 graduatu unibertsitarioen bizimodu, elikadura, gaixotasun eta ariketa fisikoa aztertuz burutu da. Datu hauek, gehienbat, galdera zerrenden bidez lortu dira.
Datu hauen azterketa Mediterraneoko dietaren jarraipenaren eta diabetesa sahiestearen erlazioa erakutsi du. Dieta hau elikagai sano eta era askotakoz osatua dago, arraia, barazki, fruta, oliba-olioa… Haietako bakoitzak gure gorputzarentzat osasungarriak dira eta guztien artean gaixotasunak sahiesteko metodo on bat osatzen dute.
Ikertutakoen artean ikus daiteke aurrekari familiarrak zituztenak 83% murrizpena eduki zutela diabetesa sahiesteko orduan.
Elikadura osasungarri bat prebentzioaren oinarri bat da, ez diabetesean bakarrik, edozein gaixotasunen aurrean ere. Esan beharra dago ere datu guztiak ez direla positiboak. Datu negatiboen artean gazteen elikadura daukagu, Mediterraneoko dieta gutxien jarraitzen dutenen atean aurkitzen direlako. Horregatik susmatu daiteke bere bizi kalitatea denbora pasa ala murrizten joango dela. Ikertzaileek uste dute dieta hori zabaltzeko esfortzu bat egin behar dela, pertsonek zer jaten duten eta elikagaiek beraiengan ze efektu duten ezagutu dezaten.
Azkenean ikertzaileek azterketa geihago egin behar direla aipatzen dute baina gure osasuna egoera egokian mantentzeko jarraitu dezakegun dietarik onena Mediterraneokoa dela argi uzten dute.
Datu hauek British Medical Journal-en irakur daitezke.
Zabaldu: